XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPRIU OLERKARIA (1913).

Gaur, gazteen artean batez be, agotan dabillena dogu katalan olerkari au.

Ta beronen ospe ta izena gaillurragotu dabenak, eta ez gitxi, Ricard Salvat teatrugillea ta Raimon kantaria izan dira.

Idazle jatorra ta ugaria, olerkiak, antzerkiak, elezar-irakurgaiak eta kritika-saioak ditu.

Gerona'ko probintzian, Santa Coloma de Farners'en jaioa izan arren, umetan Arenys de Mar, Mediterraneu itxas-egalera aldatu zan, eta gaur, Barzelona'n bizi izanik be, Salvador Espriu'k beti abestu izan ditu umetan ain maitekor bere altzoan artu eban itxas-bazterreko txoko pertxenta.

Sinera au da, Arenys, itzulietara irakurri ezkero bere lan osoan agertzen da, bere aberri txiki lez, olako maitagarriz sorgindutako erri berezi lez.

Gurasoen erakutsia, beti eder.

Espriu'ren aita agiri-idazle edo notari zan, eta bere eguneroko zeregiñak amaitzean, lagun batzukaz alkartu ta literatura gaiai buruz izketaldi biziak, oso atsegin yakozan.

Eder-zale orrein artean zan gure olerkaria be, sarritan beintzat.

Beraz, ezta arritzekoa, orandik amabost urteko zala, liburu idazteari emona aurkitzen ba'da: 1929'garrenean idatzi ta argitaratu eban Israel, bere lenengo liburua ta andik urte bira, El doctor Rip.

Oso goiztar agertua dogu gaurko katalan literatura saillean.

Literaturan guztiok daukaguz txit atsegin yakuzan idazle ta liburu batzuk.

Zeintzuk ete ziran idazle gazte onentzat?.

Geroago baten berak diñosku: Ikastuna, Luzili'ri egiñiko Idazkiak, Jainkozko Antzerkia, Erregegaia, Ikasbide-itzaldia, Kixote, Zurra ta polizi-nobela batzuk irakurri ezkero, izan-zarata ta beste adierazpen ez-egoki barik be, naikoa daukagu bizialdi illun au emoteko.

Lenengo itz-lauz idatzi eban, gerra aurretik batez be.

Gero olerkitan.

Zortzi bat liburu ba-ditu, bertsoz idatziak, argitaratuta.

Illeta ta sista, txandaka darabiltz.

Beti arin, eder, ezkututsu.

Espriu'k goi-goiraiño jaso dauala esan daikegu katalan izkera.

Agerbide lez ona amasei oietako.